Euskaraldia auzoz auzo zabaltzen ari da Gasteizen, aurkezpen ezberdinetan hamarnaka pertsona parte hartu eta batzordeak osatzen ari dira jada. Orain artean zeudenei Abetxuku eta Errekaleorreko batzordeak batu zaizkio. Hurrengo egunetan gainera, Judimendi – Arana eta Olarizuko aurkezpenak burutuko dira. Animatu eta goazen Gasteiz euskalduntzera!