Warning: fopen(/home/aixerrot/public_html/euskaraldia.eus/wp-content/plugins/weekly-class/weekly-class.php): failed to open stream: No such file or directory in /home/customer/www/euskaraldia.eus/public_html/wp-includes/functions.php on line 6333

Warning: "continue" targeting switch is equivalent to "break". Did you mean to use "continue 2"? in /home/customer/www/euskaraldia.eus/public_html/wp-content/themes/divi/includes/builder/functions.php on line 5536
Ttak! Bakarrizketa umoretsua | Gasteiz

Beatriz Egizabal klown eta antzerkilariak, Euskaraldia ekimenaren harira, umorea ardatz duen bakarrizketa saio bat produzitu du, Lanku Kultur Zerbitzuak enpresarekin.

Emanaldi berezi honek Euskaraldia zer den gizarteratu, Euskaraldiaren baitan dauden dinamika eta jokabide proposamenak azaldu, eta azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean gertatuko denaren berri eman nahi du. Azken finean, hizkuntza-ohiturei buruzko hausnarketa eragitea da emanaldiaren helburu nagusia.

Horretarako, ikusleak egoeran jarri nahi ditu eta norbere hizkuntza jokabideen hausnarketa probokatu nahi du.