Gasteizek EUSKARALDIA: 11 EGUN EUSKARAZ ariketa sozialean izena eman zuen martxoaren 27an. Izen ematea eta eragile ezberdinen parte hartzea talde argazki baten bidez irudikatu zen.

Izen emate ekitaldia Gasteizko Euskaraldia Talde Eragileak antolatu zuen. Bertan, Gasteizko euskalgintzako hainbat eragile, Gasteizko Udala eta beste entitate batzuk parte hartzen dute. Horietaz gain, izen emate ekitaldira, Gasteizko Euskaraldia ekimenean parte hartzen duten sustatzaileak eta norbanakoak gonbidatu ziren, baita hiriko talde politikoak ere.

Gorka Urtaran Gasteizko alkateak azpimarratu zuenez, “Hiria euskara sustatzeko prest dago. Ahobizi eta belarriprest-en bitartez, hamaika egun euskaraz bizitzeko”.

Maddalen Agirre Loinaz Gasteizko Euskaraldia talde eragileko kideak Gasteizko euskaldunak parte hartzera gonbidatu zituen: “Euskaraldia martxan dago Gasteizen, eta prozesuan norbanakoen eta eragileen ekarpenak funtsezkoak dira”.