Gasteizen Euskaraldia martxa hartzen ari da; dagoeneko hainbat eragile eta norbanako batu dira ekimena abiatzeko asmoarekin.

Salburua, Zabalgana, Errekaleor eta Alde Zaharrean jada sortu dira batzordeak, eta datozen egunetan Abetxuko, Olarizu eta Judimendi – Aranan aurkezpenak burutuko dira. Pixkanaka pixkana, Euskaraldia auzoz auzo zabaltzeko asmoa dugu!

Bestalde, hezkuntza eta komunikazio alorreko batzordeak ere martxan daude.

Zuk ere Euskaraldian parte hartu dezakezu!!  Zure auzoko edo sektoreko batzordera hurbildu zaitezke, edo gurekin harremanetan jarri. Euskaraldia denon artean burutuko dugu!!